Arkitekturako karrera hasi nuenetik kontrolatzen ez nuen zaldi baten gainean igota ibili naizela iruditzen zait: zenbaitetan trotera, zenbaitetan galopera, eta askotan, gehiegitan, arrastaka zaldiaren atzetik.
Nere ardura bakarra zaldiaren gainean mantentzea zen, zein norabidetan gindoazen ez nekiela, nora joan nahi nuen ez nekiela.
Hasten den kurtxo hontan nik izan nahi dut nere buruaren jabe, nik nahi dut animaliaren gaineko erabateko kontrola eduki: jakin noiz egin korri, noiz arnasa hartu, jakin nora goazen eta zer bide jarraitu nahi dudan horretarako.
Argi mintzatuz, proiektatzen disfrutatu nahi dut, nere taldekide zein irakasleekin batera gauza berriak ikasi nahi ditut (taldean lan egitea da, azken finean, gure etorkizuna), nere irizpide eta iritzietan sinistu nahi dut, eta, azkenik, ikasle-irakasle harremana hurbila eta errespetoz beterikoa izatea gustatuko litzaidake.
Suscribirse a:
Enviar comentarios (Atom)
No hay comentarios:
Publicar un comentario