martes, 1 de junio de 2010
Proiektuaren azken ematea
Proiektuaren azken ematea ezin izan dugu blogera igo, error ematen digu saiatzen geran bakoitzean.
martes, 25 de mayo de 2010
viernes, 30 de abril de 2010
jueves, 22 de abril de 2010
Logroñoko alde zaharraren eraberritzea
Hasieran erabaki genuen bezala, gure proiektuan espazio publikoa ugaritzen doa solairuetan gora goazen heinean. Espazio pribatu edo erdi-pribatuak, aurrekoaren alderantziz, urritzen joango dira goiko solairuetan.
Bi espazio mota hauen artean erlazio berezi bat sortu nahi izan dugu patioen laguntzaz bisualen bidez. Espazio pribatu orok patio bat edukiko du zuzenean espazio publikoarekin erlazionatuko dituena.
Komunikazio bertikalekin ere jolastu nahi izan dugu.
Igogailuak kristalezko kutxa baten barnean aurkituko dira, bidean zoazela espazio publikoa ikusi bai, baino espazio pribatu ingurura iritsiko zarelarik. Honek bisitariak oin-planta osoaren kontrola edukitzea eskeintzen duelarik.
Bestetik, kalean kokatu ditugu eskilerak. Hauek ere solairu bakoitzean sartzera behartzen zaituzte gora edo behera gonbidatuz.
Solairu guztien distribuzioa oinarrian dugun sarearen laguntzaz gauzatu dugu.
jueves, 25 de marzo de 2010
miércoles, 17 de marzo de 2010
Logroñoko alde zaharra eraberritzeko plana_sarea
lunes, 15 de marzo de 2010
Logroñoko Alde Zaharra eraberritzeko plana_Hotela eta Erakus-tokia
Proiektu honek bi oinarri izango ditu:
1. Espazio publiko eta pribatuaren arteko konbinaketa berezia
Bertikalki gorantz egin ahala, espazio publiko azalera ugarituko da, pribatua txikiagotuz.
Hau antolatuz, bi patio mota sortuko zaizkigu, pribatuak eta publikoak, non argiztapenerako eta proiektuaren egituraketan ezinbesteko suertatuko diren.
2. Sare egituratzailea, 4x4m-ko modulotik hasita, ingurura moldatu eta alde zaharrarekin loturak sortu dituena. Espazioak sare honen arabera antolatuko dira, baita erakusketa gelen inguruan agertuko diren horma bereziak izan ere.
o sol_txikiak, ilunak, efimeroak
1. Espazio publiko eta pribatuaren arteko konbinaketa berezia
Bertikalki gorantz egin ahala, espazio publiko azalera ugarituko da, pribatua txikiagotuz.
Hau antolatuz, bi patio mota sortuko zaizkigu, pribatuak eta publikoak, non argiztapenerako eta proiektuaren egituraketan ezinbesteko suertatuko diren.
2. Sare egituratzailea, 4x4m-ko modulotik hasita, ingurura moldatu eta alde zaharrarekin loturak sortu dituena. Espazioak sare honen arabera antolatuko dira, baita erakusketa gelen inguruan agertuko diren horma bereziak izan ere.
1. Espazio publikoa [erakusketa gelak]
o sol_txikiak, ilunak, efimeroak
1 sol_Lan egiteko, ensaiatzeko, isilak, liburutegiak, aretoak
2 sol_Erakusketak, kanpo erakusketa, konferentzi gelak
3 sol_Erakusketa irekiagoak, antzerki guneak, espazio irekiak
4 sol_Kafetegia, jatetxea, erakusketa berezienak
2. Espazio pribatua [logelak]
1 sol_Gelak tailer izaerarekin, patiorik gabekoak
2 sol_Epe luzerako gelak
3 sol_Publikoarekin harremanik ez dutenak, patio pribatuarekin
4 sol_Erakusketa patiodunetara begiratzen duten gelak
3. Espazio pribatua [zerbitzuak]
0 sol_Administrazioa, informazio gunea, biltegiak, Spa, Kafetegia, atseden gunea....
lunes, 1 de febrero de 2010
miércoles, 27 de enero de 2010
jueves, 21 de enero de 2010
domingo, 17 de enero de 2010
Valbuenako museoa_oin orokorra
Gure proiektuko entramatu edo bide sareari ikutu berri bat eman diogu, herria eta parkea lotzen dituzten bideak beraien artean desberdinduz kokapen eta funtzioaren arabera:
_"bide nagusia"ren kasuan [zabalena baina ez horregatik luzeena, ez baita parkera iristen] esposaketa gune zein liburutegira sartzeko akzesoa derrigorrez patioen bitartez antolatu dugu, gainontzeko kasuen ezberdin. Beraz, bide honen gai nagusia PATIOAK izango dira.
_Erretaula gelaren alde batean gelditzen den bideak bi funtzio edukiko ditu, jendea parkera zuzendu eta erretaula gelara sartuaraztea [bidearen beste aldean gelditzen den esposaketa gunerako sarrera itxi egin dugu]. Erretaula gelara sartzera "gonbidatzeko" beste bide edo aukera batzuk ezkutatu dituzten begetazio berezi bat ezarri dugu, pantaila forman funtzionatuko duena. Beraz, bide honen gai nagusia ERRETAULA GELA eta PARKEA izango dira.
_Gainontzeko bideak: museoaren areto ezberdinetara ate bat zeharkatuz sartuko da, inoiz patio baten bitartez, beti saretik zuzenean. Zenbaitek parkera zuzenduko zaituzte, beste batzuek egoteko gune irekietara.
Suscribirse a:
Entradas (Atom)